ASTEKO KRONIKA.

(2014ko uztailaren 2an).

 

 

 

         EUSKAL HERRIKO XAKE TXAPELKETAK.

 

            JOKATUTAKOAK.

 

            Eibar Hiria XXX. Xake Torneoa (Euskal Zirkuituko hamaikagarrena).

 

            2014ko ekainaren 28an jokatu da, larunbat arratsaldean, Eibarren. 5 minutuko partidak eta lau jokalariko taldeak izan dira. Liga moduan jokatu da. Jose Mari Kruzetaren Oroimenezkoa ere deitzen da.

 

            Donostiako Gros Xake Taldea nagusitu da, 66 puntuz. Bigarren, Arrasate-Arlutz izan da, 63’5 puntuz. Hirugarren, Abadiño, 62 puntuz.

 

            Ondoren talde hauek sailkatu dira: Leioako Altzaga (61 puntu), Errenteriako Kultur Sustapena (60’5 puntu), Santurtziko Itsas Zaldunak (59 puntu) eta Portugalete (46’5 puntu). Orotara, 22 talde aritu dira.

 

            Euskal Zirkuiturako Arrasate-Arlutz taldeak 12 puntu eskuratu ditu, Abadiñok 10, Altzagak 8, Kultur Sustapenak 7, Itsas Zaldunak taldeak 6, Portugaletek 5 eta SAL (Sociedad Ajedrecística Logroñesa) taldeak 4.

 

            Iñigo Argandoña Riveiro, Ivan Muñoz Perez, Luis Olaizola Ortega eta Iñigo Martin Alvarez izan dira Gros talde txapelduneko jokalariak.

 

            Informazioa: “https://www.deporeibar.com/xakea/2014/06/29/gros-xake-taldea-de-donostia-se-llevo-el-30-torneo-ciudad-de-eibar/” webgunean.

 

            Azkoitia Hiria XXXII. Xake Torneoa (Euskal Zirkuituko hamabigarrena).

 

            2014ko ekainaren 29an jokatu da, igandean, Azkoitian. Joxe Azkueren III. Oroimenezkoa ere deitzen da.

 

            Santurtziko Itsas Zaldunak taldea nagusitu da, 44 puntuz. Bigarren Abadiño geratu da, 37’5 puntuz. Hirugarren Donostiako Easo, 33 puntuz.

 

            Ondoren talde hauek sailkatu dira: Donostiako Gros Xake Taldea (32’5 puntu), Azkoitia A (32’5 puntu), Azkoitia B (26’5 puntu) eta Barakaldo (23’5 puntu). Orotara, 13 talde izan dira.

 

            Euskal Zirkuiturako Itsas Zaldunak taldeak 12 puntu eskuratu ditu, Abadiñok 10, Azkoitia Ak 8, Bilboko Zuri Baltzak 7, Zornotzak 6, Legazpiko Santikutzek 5 eta Elgoibarrek 4.

 

            Lau Taldetako Sestaoko Xake Torneoa (Euskal Zirkuituko hamahirugarrena).

 

            Sestaon jokatu da 2014ko ekainaren 27an (ostirala). 4 talde aritu dira, 5 minutuko partidetan.

 

            Sestao nagusitu da, 46 puntuz. Bigarren Portugalete izan da, 32 puntuz. Hirugarren Santurtzi, 28 puntuz. Laugarren Barakaldo sailkatu da, 22 puntuz.

 

            Euskal Zirkuiturako Portugaletek 12 puntu eskuratu ditu; Santurtzik 10 puntu.

 

            Euskal Zirkuituko Sailkapen Nagusian Abadiño lider dugu 76 puntuz. Bigarren, Santurtziko Itsas Zaldunak taldea, 67 puntuz. Hirugarren Salcedo dago, 52 puntuz.

 

            Ondoren talde hauek ditugu: Santurtzi (46 puntu), Zornotza (30 puntu), Zuri Baltza (28 puntu) eta Solvay (22 puntu).

 

            JOKATZEKOA.

 

            Emakumezko jokalarien Euskadiko Xake Txapelketa.

 

            2014ko uztailaren 4tik 6ra jokatuko da, Santurtzin (Bizkaia). Zehatz-mehatz, San Jorge Hotelean (Antonio Altzaga Plaza, 51).

 

Ostiralean, 17:00etan hasiko da lehenengo txanda. Larunbatean, bigarren txanda (10:00) eta hirugarrena (17:00) jokatuko dira. Igandean, laugarren txanda (10:00) eta bosgarrena (15:00).

 

90 minutuko partidak izanen dira, gehi 30 segundo jokaldiko.

 

            2013ko txapelduna Ainhoa Barrio Ugidos bizkaitarra izan zen.

 

            Informazioa: “http://xake.net/2014-fva/6HT_CAMP_EUS_FEMENINO/2014-07-04a07%20CAMP-EUS-FEMENINO.html” webgunean.

 

         MUNDUKO XAKE TXAPELKETAK.

 

            JOKATUTAKOA.

 

            FIDEko Emakumezkoen Grand Prix-eko bosgarren torneoa.

 

            2014ko ekainaren 18tik uztailaren 2ra, Georgiako Lopota hirian, jokatui da. Orotara, 6 torneo dira, 2013an eta 2014an jokatzekoak direnak. 18 jokalari daude Grand Prix honetan. Zirkuito honetako irabazleak Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketako Finala jokatuko du Yifan Hou txinatarraren aurka (oraingo txapelduna). 2015ean izanen da hori.

 

            Georgiako Lopota hirian, bosgarren torneoan, Yifan Hou txinatarra (2.629) nagusitu da (9 puntu 11 partidatan). Bigarren, Wenjun Ju txinatarra (2.532) izan da, 7 puntuz. Hirugarren, Elina Danielian armeniarra (2.460), 7 puntuz.

 

            Ondoren sailkatutakoak hauek dira: Nana Dzagnidze georgiarra (2.541, 6’5 puntu), Antoaneta Stefanova bulgariarra (2.488, 6 puntu), Harika Dronavalli indiarra (2.503, 6 puntu) eta Anna Muzychuk ukraniarra (2.561, 5’5 puntu). Orotara, 12 jokalari aritu dira.

 

            Informazioa: “http://www.fide.com/images/stories/final_standings/2014/Lopota2014_Crosstable_final.pdf” webgunean.

 

         EUROPAKO XAKE TXAPELKETAK.

 

            JOKATZEKOA.

 

            Emakumezkoen Europako Banakako XV. Xake Txapelketa.

 

            2014ko uztailaren 6tik 17ra jokatuko da Bulgariako Plovdiv hirian. 11 txanda izanen dira. 40 jokaldi egiteko 90 minutu izanen dituzte. Partida amaitzeko 30 minutu gehiago ere bai. Hasieratik, jokaldiko 30 segundo gehituko zaizkie. Txapeldunak 11.000 euro jasoko ditu. Orotara, 60.000 euro banatuko dira sarietan.

 

            2013ko txapelduna Thanh Trang Hoang hungariarra izan zen.

 

         XAKE TORNEOAK.

 

            JOKATUTAKOA.

 

            “Chessy” Xake Aktiboko Torneo Irekia.

 

            2014ko ekainaren 28an jokatu da, larunbatean, Donostian, Gros Xake Taldeak antolatuta.

 

            2.048 FIDE eloko Luis David Jimenez Almeida nafarrak irabazi du (6 puntu 7 partidatan). Bigarren Christian Sanchez Merino gipuzkoarra (1.658) izan da, 6 puntuz. Hirugarren, Jon Lagos Lejarraga bizkaitarra (1.656), 5’5 puntuz.

 

            Ondoren sailkatu direnak: Mikel Ortega Lopez nafarra (2.072, 5 puntu), Eihartze Buiza Prieto bizkaitarra (1.896, 5 puntu), Aritz Abalia Patino gipuzkoarra (1.799, 5 puntu) eta Jose Luis Muñoz Avila gipuzkoarra (1.576, 5 puntu). Orotara, 45 jokalari aritu dira.

 

Informazioa: “http://www.chess-results.com/tnr138883.aspx?lan=2&art=1&turdet=YES&wi=821” webgunea.

 

2014-07-02.

Iturria: Internet.